Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2022ko azaroaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5067

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen den Residuos de Aluminio, S.L.U. enpresak aurkeztu duen espedientea, Legution aluminioaren industriak sortutako hondakinak kudeatzeko jardueraren ingurumen-baimen bateratuan funtsezko aldaketa egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira iragarki honetan: Iragarkia, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen den Residuos de Aluminio, S.L.U. enpresak aurkeztu duen espedientea, Legution aluminioaren industriak sortutako hondakinak kudeatzeko jardueraren ingurumen-baimen bateratuan funtsezko aldaketa egiten duena. Iragarki hori 2022ko azaroaren 7an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (212. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/4771 (2/2) orrialdean,

hau dio:

«Adierazitako guztiagatik, AAI00327_MNS_2020_002 espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin ditzaten».

Baina hau esan behar du:

«Adierazitako guztiagatik, AAI00327_MS_2020_002 espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin ditzaten».


Azterketa dokumentala