Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2022ko azaroaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5064

HUTS-ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: «126/2022 Dekretua, urriaren 18koa, "Gaztedi Rugby Taldea" onura publikokoa dela deklaratzekoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira «Gaztedi Rugby Taldea» onura publikokoa dela deklaratzekoa den urriaren 18ko 126/2022 Dekretuan, (urriaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 208. zenbakia). Honela zuzendu da:

2022/4685 (1/1) orrialdean,

Honako hau dioen tokian:

«Izan ere, kirol klubak bete egiten ditu onura publikokoa dela deklaratua izateko eskakizunak, arau hauetan agertzen direnak: Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian, eta ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta ondorengoetan. Aldeko txostena eman dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak».

Honako hau esan behar du:

«Izan ere, kirol klubak bete egiten ditu onura publikokoa dela deklaratua izateko eskakizunak, arau hauetan agertzen direnak: Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian, eta ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta ondorengoetan. Aldeko txostena eman dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zuzendaritzak eta Arabako Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak».

Gaztelaniazko bertsioan hau dioen tokian:

«Artículo único.– Se reconoce de Utilidad Pública al Gaztedi Rygby Taldea, inscrito en el Registro de Entidades Deportivas del País Vasco con el número CD0000198 por considerar que contribuye a la promoción del interés general de Euskadi mediante el desarrollo de sus funciones, gozando de los beneficios establecidos en el artículo 32 de la Ley 11/1998 del Deporte del País Vasco.»

Honako hau esan behar du:

«Artículo único.– Se reconoce de Utilidad Pública al Gaztedi Rugby Taldea, inscrito en el Registro de Entidades Deportivas del País Vasco con el número CD0000198 por considerar que contribuye a la promoción del interés general de Euskadi mediante el desarrollo de sus funciones, gozando de los beneficios establecidos en el artículo 32 de la Ley 11/1998 del Deporte del País Vasco.»


Azterketa dokumentala