Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2022ko azaroaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5063

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 16koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita Giza Eskubideen 2022ko «René Cassin» Sariaren epaimahaiaren osaera.

Giza Eskubideen «René Cassin» Saria arautzen duen urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren 3.1 artikuluak aurreikusten duenez, urtero egingo da Sari horren deialdia, Giza Eskubideen arloan eskumena duen zuzendariaren ebazpen baten bidez. Aurrekoan oinarrituta, eta Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren 2022ko urriaren 5eko Ebazpenaren bidez, 2022ko «René Cassin» Sariaren deialdia egin da (urriaren 11ko EHAA, 195. zk.).

Urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren 6 artikuluak ezartzen duenez, saria zein hautagaik merezi duen erabakitzeko, epaimahai bat eratuko da, eta, bertan, Giza Eskubideekin zerikusia duten ospe handiko 9 pertsonak hartuko dute parte. Giza Eskubideen arloan eskumena duen zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira epaimahaikideak.

Era berean, aipatutako aginduak ezartzen du epaimahaiaren osaera deialdiaren ebazpenean argitaratuko dela, eta hori, kasu honetan, 2022ko urriaren 5eko Ebazpenean egin da. Ebazpen horretan, besteak beste, Miren Izaskun Landaida Larizgoitia andrea izendatu da epaimahaikide, zeina Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari kargutik kendu baita urriaren 4ko 116/2022 Dekretuaren bidez (urriaren 7ko EHAA, 193. zk.).

Aurrekoaren ondorioz, eta kontuan hartuta urriaren 4ko 117/2022 Dekretua (urriaren 7ko EHAA, 193. zk.), zeinaren bitartez Miren Elgarresta Larrabide andrea izendatzen baita Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2022ko «René Cassin» Sariaren epaimahaiaren osaera aldatzea. Horrenbestez, Epaimahaiari buruzko seigarren apartatua honela geratuko da idatzita:

Epaimahaia honela osatuko da:

Epaimahaiburua: Jose Antonio Rodríguez Ranz jauna, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea.

Epaimahaikidea: Silvia Escobar Moreno andrea, Giza Eskubideei buruzko gaietarako Espainiako enbaxadorea zeregin berezietan, 2011ra arte.

Epaimahaikidea: Jon Mirena Landa Gorostiza jauna, UVP/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren zuzendaria.

Epaimahaikidea: María Oianguren Idígoras andrea, Gernika Gogoratuz-en zuzendaria.

Epaimahaikidea: Juan José Alvarez Rubio jauna, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta Zuzenbidean doktorea.

Epaimahaikidea: Miren Elgarresta Larrabide andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria.

Epaimahaikidea: Mikel Mancisidor de la Fuente jauna, Nazio Batuen Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kidea.

Epaimahaikidea: Manuela Mesa andrea, CEIPAZ-Cultura de Paz zentroaren zuzendaria eta DEMOSPAZ Unibertsitate Institutuaren zuzendarikidea.

Epaimahaikidea: Carlos Martín Beristain jauna, Giza Eskubideetan aditua, 2020ko René Cassin Sariaren irabazlea.

Idazkaria: Monika Hernando Porres andrea, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeari, gehienez ere hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 16a.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.


Azterketa dokumentala