Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2022ko azaroaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5062

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 7koa, Osasuneko sailburuordearena, osasun-eremuko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak ematen dituena.

Osasuneko sailburuaren 2022ko ekainaren 7ko Aginduaren bidez (2022ko irailaren 1eko EHAA, 168. zk.), osasun-eremuko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko deialdia egin zen, 108.010,00 euroko zenbatekoarekin.

Agindu horren 6. eta 7. artikuluetan ezartzen denez, bekak eta laguntzak eskuratzeko eskabideak Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpen baten bitartez, betiere, Osasuneko sailburuak horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Deialdia egiteko aginduan jasotako bekek edo laguntzek ez dute zertan egon pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauen 9. artikuluko 9. zenbakian (hau da, bekei buruzko atalean) aurreikusitako salbuespen-eremuan (Araba, 33/2013 Foru Araua; Bizkaia, 13/2013 Foru Araua; Gipuzkoa, 3/2014 Foru Araua).

Hori guztia kontuan izanik, deialdira bildutako eskabideak aztertuta, Balorazio Batzordeak proposatutakoa hartu ditut aintzakotzat, eta, horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasun-eremuko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak ematea I. eranskinean adierazten diren pertsonei; bakoitzarentzako diru-kopuruak ere bertan ageri dira.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako pertsonen eskabideak ezestea, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 7a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala