Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2022ko azaroaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5057

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 10ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, laneko arriskuen prebentzioari lotuta arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarri den zehapena argitaratzeko agintzen duena (espedientea: 20/2022/99 – Arau-haustearen akta: I202022000019525).

Teilatugain, S.L. enpresari (IFK: B20949582; egoitza: Nafarroa etorbidea 1, 20240 Ordizia) eta Construcciones Orubelan Eraikuntzak, S.A. enpresari (IFK: A20166443; egoitza: Mamut bulegoen eraikina 6, 20181 Oiartzun), erantzule solidario moduan, zehapen-espedientea hasi zaie, Laneko eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Ikuskatzailetzak 2022ko apirilaren 25ean egindako I202022000019525 arau-haustearen akta dela bide.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen bidez, 2022ko uztailaren 6an, Teilatugain, S.L. enpresari eta Construcciones Orubelan Eraikuntzak, S.A. enpresari berrogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita bat (49.181) euroko isuna jarri zitzaien, laneko arriskuen prebentzioari lotuta arau-hauste oso astuna egiteagatik. Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10 artikuluan dago tipifikatuta arau-hauste hori: Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez lan-baldintzei aplika dakiekeen beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea, baldin eta lan-baldintza horien ondorioz langileen segurtasun eta osasunerako arrisku larria eta berehalakoa sortzen bada.

Maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuak onartutako lan-arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzaren kuotak likidatzeko espedienteetarako prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, arau-haustearen zenbatekoa 29.508,60 eurora murriztu zen.

Bigarrena.– Ebazpenari ez zitzaion errekurtsorik aurkeztu, beraz, ezarritako ebazpena berretsi zen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak du espedientea ezagutzeko eskumena, horrela xedatuta baitago Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuan (2021eko urtarrilaren 29ko EHAA), maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuan (1998ko ekainaren 3ko BOE) eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2., 3. eta 4. artikuluetan (2012ko abenduaren 4ko EHAA).

Lege-aginduak eta aplikatzekoak diren gainerakoak aztertu ostean, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak, eman zaizkion eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ezarri den zehapen irmoari buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu daitezen agintzea. Datuak honako hauek dira:

– Sozietate-izena: Teilatugain, S.L.

– Haren jarduera-sektorea: Sare elektrikoak eta telekomunikaziokoak eraikitzea.

– Identifikazio fiskaleko kodea: B20949582.

– Egoitza soziala: Nafarroa etorbidea 1, 20240 Ordizia.

– Egindako arau-haustea: Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10: «Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez lan-baldintzei aplika dakiekeen beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea, baldin eta lan-baldintza horien ondorioz langileen segurtasun eta osasunerako arrisku larria eta berehalakoa sortzen bada».

– Zigor ekonomikoaren zenbatekoa: berrogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita bat (49.181) euro, eta murriztu ondoren 29.508,60 euro, maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuak onartutako lan-arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzaren kuotak likidatzeko espedienteetarako prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14.6 artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Araua-haustearen aktaren data: 2022ko apirilaren 25a.

– Zehapenaren ebazpenaren data: 2022ko uztailaren 6a.

– Zehapena irmo bilakatu zen eguna: 2022ko irailaren 6a.

– Sozietate-izena: Construcciones Orubelan Eraikuntzak, S.A.

– Haren jarduera-sektorea: Bizitegi-eraikinak eraikitzea.

– Identifikazio fiskaleko kodea: A20166443.

– Egoitza soziala: Mamut bulegoen eraikina 6, 20181 Oiartzun.

– Egindako arau-haustea: Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10: «Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez lan-baldintzei aplika dakiekeen beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea, baldin eta lan-baldintza horien ondorioz langileen segurtasun eta osasunerako arrisku larria eta berehalakoa sortzen bada».

– Zigor ekonomikoaren zenbatekoa: berrogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita bat (49.181) euro, eta murriztu ondoren 29.508,60 euro, maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuak onartutako lan-arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzaren kuotak likidatzeko espedienteetarako prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14.6 artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Araua-haustearen aktaren data: 2022ko apirilaren 25a.

– Zehapen-ebazpenaren data: 2022ko uztailaren 6a.

– Zehapena irmo bilakatu zen eguna: 2022ko irailaren 6a.

Bigarrena.– Argitaratu behar diren datuak laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astunen zehapenen erregistroan argitaratu daitezen agintzea. Erregistro hori Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari atxikita dago, arestian aipatu azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuak 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ezarritako zehapenaren gaineko erregistroko datuak bost urte igaro ostean deuseztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 10a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala