Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2022ko azaroaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5045

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko urriaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Niños» Haur Eskola Pribatuari irekitzeko eta jardunean jartzeko emandako baimena azkentzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko urriaren 4ko Aginduaren testuan (2022ko azaroaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 213. zk.). Agindu horren bidez, Vitoria-Gasteiz (Araba) «Niños» Haur Eskola Pribatuari azkentzeko baimena eman zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

1. artikuluan, honela dio:

«Kode-zenbakiak: 010141 eta 01006800».

baina honela esan behar du:

«Kode-zenbakiak: 010541 eta 01006800».


Azterketa dokumentala