Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2022ko azaroaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5044

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko abuztuaren 31koa, Hezkuntza sailburuarena, Oñatiko udalerrian (Gipuzkoa) CPEIPS «Txantxiku Ikastola» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da 2022ko irailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 175. zk. argitaratutako Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abuztuaren 31ko Aginduaren testuan. Agindu horren bidez, Oñatiko udalerrian (Gipuzkoa) CPEIPS «Txantxiku Ikastola» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

1. artikuluan, 2022/3985 (2/1) orrialdean honela dio:

«1. artikulua.– 2022-2023 ikasturtetik aurrera, ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitate bat kentzeko:»

baina honela esan behar du:

«1. artikulua.– 2023-2024 ikasturtetik aurrera, ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitate bat kentzeko:»


Azterketa dokumentala