Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2022ko azaroaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
5041

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeari dagokion enplegu publikoko eskaintza aldatzeari buruzkoa.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 215 zenbakian, 2022ko azaroaren 14koan, argitaratu da Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldi baterako enplegua egonkortzeari dagokion enplegu publikoko eskaintza jarraian zehazten den moduan aldatu dela:

– Zaintzaile plaza bat gehitu da merezimendu lehiaketako zerrendan, txanda irekian eta sarbide orokorreko modalitatean.

– Nekazaritza laborategiko analista plaza bat kendu da merezimendu lehiaketako zerrendatik, txanda librean eta sarbide orokorreko modalitatean.

Guztiek jakin dezaten argitara ematen da, 6/1989 Legeak, uztailaren 6koak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 24. Artikuluan xedatutakoa betez.

Donostia, 2022ko azaroaren 14a.

(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa)

Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,

ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala