Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2022ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5006

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 9koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez EAEko nekazaritza-sektorerako ezohiko laguntzak ematen baitzaizkie epe barruan alegaziorik aurkeztu ez duten ustiategien titularrei, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak 2022ko irailaren 28ko Aginduaren bidez egindako deialdiari jarraituz, Errusiak Ukrainari egindako erasoaren ondoren ekonomia babesteko estatu-mailako neurriei buruzko Aldi Baterako Esparru Nazionalaren barruan.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-sektorerako ezohiko laguntzetarako deialdia egin zen, Errusiak Ukrainari egindako erasoaren ondoren ekonomia babesteko estatu-mailako laguntza-neurriei buruzko Aldi Baterako Esparru Nazionalaren barruan.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza da laguntzak kudeatu eta ebazteko organo eskuduna, aipatutako 2022ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Amaitu egin da 5 egun balioduneko epea, EAEko Administrazioaren egoitza elektronikoan argitaratutako titularren behin-behineko zerrendan agertzen ziren datuak onartzeko, ukatzeko edo aldatzeko, edo, hala badagokio, zerrenda horretan sartzea eskatzeko emana. Bada, egiaztatu da ebazpen honen eranskinean agertzen diren onuradunek ez dutela alegaziorik egin eta laguntza jasotzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Hori dela eta, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek onuradun bakoitzeko eman beharreko zenbatekoak kalkulatu dituzte, oinarri hartuta eskabide bakarraren informazioa eta, hala badagokio, «Nahitaezko Urteko Aitorpenean (NUA)» eskuragarri dagoen informazioa, 2022ko uztailaren 31n argitaratua SITRAN-CAPVn.

Oinarrizko laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, 2022ko irailaren 28ko Aginduaren 5.2 artikuluan ezarritako unitate-zenbatekoak aplikatu dira:

a) 220 euro «2021eko Eskabide Bakar»ean zehaztutako esnetarako behi bakoitzeko.

b) 85 euro «2021eko Eskabide Bakar»ean zehaztutako behi ume-hazle bakoitzeko.

c) 100 euro «2021eko Eskabide Bakar»ean zehaztutako gizentzeko behi bakoitzeko.

d) 5 euro «2021eko Eskaera Bakar»ean zehaztutako ardi bakoitzeko.

e) 5 euro «2021eko Eskaera Bakar»ean zehaztutako ahuntz bakoitzeko.

f) 35 euro 2022ko «NUA Nahitaezko Urteko Aitorpen»ean adierazitako txerri eme ugaltzaile bakoitzeko.

g) 80 euro 2022ko «NUA Nahitaezko Urteko Aitorpen»ean adierazitako gizentzeko txerri bakoitzeko.

h) 2,20 euro 2022ko «NUA Nahitaezko Urteko Aitorpen»ean adierazitako errute-oilo bakoitzeko.

i) Euro 1 2022ko «NUA Nahitaezko Urteko Aitorpen»ean adierazitako gizentzeko oilasko bakoitzeko.

j) 5 euro 2022ko «NUA Nahitaezko Urteko Aitorpen»ean adierazitako untxi eme ugaltzaile bakoitzeko.

k) 50 euro 2022ko «NUA Nahitaezko Urteko Aitorpen»ean adierazitako 12 hilabetetik gorako zaldi bakoitzeko.

l) 160 euro «2021eko Eskabide Bakar»rean zehaztutako patataren (ereitea edo kontsumoa) eta/edo azukre-erremolatxaren hektarea bakoitzeko.

m) 250 euro «2021eko Eskabide Bakar»rean zehaztutako bazka-artoaren hektarea bakoitzeko.

n) 250 euro «2021eko Eskabide Bakar»rean zehaztutako giza kontsumorako lekadunen hektarea bakoitzeko.

Laguntza osagarria kalkulatzeko, 2022ko irailaren 28ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritako ehunekoak aplikatu dira:

a) Laguntza ehuneko 5 handiagoa izango da, emakumeen titulartasuneko ustiategietan, titulartasun hori osorik izan edo partekatua izan, edo titularra pertsona juridiko bat denean, baldin eta emakumeek partaidetza sozialen gutxienez % 50 badute, sozietatea bi kidek osatzen duten kasuetan, edo, behintzat, partaidetza orekatua bada, gainerako kasuetan.

b) Laguntza % 5 handiagoa izango da, ustiategiaren titularra gazte bat denean (41 urtetik beherako pertsona), edo, titularra pertsona juridikoa bada, titulartasunaren edo partaidetza sozialen gutxienez % 50 gazteen esku dagoenean.

2022ko irailaren 28ko Aginduaren 5.4 artikuluarekin bat etorriz, eta Errusiak Ukraina inbaditu izanaren testuinguruan ekonomia babesteko krisi-laguntzen aldi baterako esparruari buruzko Europako Batzordearen 2022ko martxoaren 23ko Jakinarazpenean ezarritakoaren arabera (Batzordearen 2022ko uztailaren 20ko Jakinarazpenaren bidez aldatu zen jakinarazpen hori), enpresa bakoitzak jaso beharreko gehieneko zenbatekoa 62.000 euro izango da, eta zenbateko horretan sartuko dira esparru horren babesean jasotako bestelako laguntzak.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean zerrendatutako ustiategien titularrei ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduan araututako laguntzak. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-sektorerako ezohiko laguntzetarako deialdia egiten da, Errusiak Ukrainari egindako erasoaren ondoren ekonomia babesteko estatu-mailako laguntza-neurriei buruzko Aldi Baterako Esparru Nazionalaren barruan. Eranskinean ageri diren pertsonek ez dute alegaziorik aurkeztu aipatutako aginduaren 7.6 artikuluan ezarritako epean, eta laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzte.

Bigarrena.– Alegazioak aurkeztu dituzten edo betekizunak egiaztatzeko fasean dauden titularrei, 2022ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluko 7. eta 8. apartatuetan xedatutakoa aplikatuko zaie.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 9a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala