Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2022ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5004

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 11koa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2022. urtean zer diru-kopuru eta nori eman zaion Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko apirilaren 27ko Aginduaren babesean, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen baita, 2022. urtean honako jarduera hauek sustatzeko: diagnostiko-azterketak egitea, gazte-emantzipazioko planak eta gazte-planak egitea, plan horien jarraipena edo ebaluazioa egitea, eta toki-mailako beste ekimen batzuk egitea edo horiek sistematizatu eta ebaluatzea, baldin eta horien helburua gazteen emantzipazio-prozesuan laguntzea bada.

Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, horixe xedatzen baitu 2022ko apirilaren 27ko Aginduaren 17.4 artikuluak.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko apirilaren 27ko Aginduaren babesean 2022. urtean onartu diren dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea. eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 11.

Gazteriako zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala