
221. zk., 2022ko azaroaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5003
EBAZPENA, 2022ko azaroaren 11koa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2022. urtean zer diru-kopuru eta nori eman zaion, gazteria-arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko abenduaren 9ko Aginduaren babesean.
Kontuan hartu da Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen baitu 2021eko abenduaren 9ko Aginduaren 18.2 artikuluak.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Argitara ematea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko abenduaren 9ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda. Eranskinean daude jasota.
2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 11.
Gazteriako zuzendaria,
MIREN SARATXAGA DE ISLA.