
221. zk., 2022ko azaroaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5001
EBAZPENA, 2022ko azaroaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Sergio Seoane Parra jaunak gainditu egin duela 2022ko maiatzaren 13ko ebazpenak (2022ko maiatzaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ekologia» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Sergio Seoane Parra jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN ***5734**. Kodea: PLC8·–·D000118-1. Jakintza arloa: Ekologia. Saila: Landareen Biologia eta Ekologia. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna. Arduraldia: osoa. Eman beharreko gaiak: «Ekologia», «Itsas Ekologia» eta «Limnologia».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko azaroaren 10a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.