Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2022ko azaroaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4993

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita F-1/2022 zehapen-espedienteari hasiera emateko Erakunde Harremanetarako sailburuordeak emandako ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legeari dagokionez.

Ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Alegazioak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri dute interesdunek Eusko Jaurlaritzako Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 7a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala