Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2022ko azaroaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4989

93/2022 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Zuzenbide Fakultateko ikasleen irakaskuntza praktikorako Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzeko akordioa argitaratzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du hitzarmen hori, eta dagokion publizitatea emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Zuzenbide Fakultateko ikasleen irakaskuntza praktikorako Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzeko akordioaren testua. eranskin gisa dago jasota hitzarmen hori.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 11.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN AZAROAREN 11KO 93/2022 EBAZPENARENA
AKORDIOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK, EUSKO JAURLARITZAKO SEGURTASUN SAILAREN BIDEZ, ETA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK ZUZENBIDE-FAKULTATEKO IKASLEEN IRAKASKUNTZA PRAKTIKORAKO SINATUTAKO HEZKUNTZA-LANKIDETZARAKO HITZARMENA LUZATZEKOA

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 14a.

ELKARTU DIRA

Alde batetik, Josu Iñaki Erkoreka Gervasio jauna, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Lehendakariaren irailaren 7ko 20/2020 Dekretuaren bidez egindako izendapenari jarraiki, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (aurrerantzean, EAE) Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz jarduten duena.

Eta bestetik, Alberto Emparanza Sobejano jauna, Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean eta hura ordezkatuz, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekano den aldetik.

Bi alderdiek, Luzapen-Erabaki hau izenpetzeko lege-gaitasuna eta legitimazio nahikoa aitortzen diote elkarri eta, horretarako, honako hau

ADIERAZTEN DUTE

Lehenengoa.– 2018ko abenduaren 11n, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bidez, eta Euskal Herriko Unibertsitateak Hezkuntza Lankidetzako Hitzarmena sinatu zuten, Zuzenbide Fakultateko ikasleen irakaskuntza praktikorako.

Bigarrena.– Hitzarmen horren hamabigarrena klausularen arabera, indarraldia 2022ko abenduaren 11n amaituko zen, baina alderdi sinatzaileek erabaki zuten hitzarmena lau urtez luzatzea adostu zezaketela.

Hirugarrena.– Bi erakundeen artean garatutako lankidetzari jarraipena emateko helburuarekin, alderdi sinatzaileek Hitzarmena lau urtez luzatzea adostu dute, honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bidez) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko Hezkuntza Lankidetzako Hitzarmena luzatzea erabaki dute alderdi sinatzaileek. Hitzarmenaren xedea Zuzenbide Fakultateko ikasleen irakaskuntza praktikoa da.

Luzapen-erabaki honen indarraldia 2022ko abenduaren 11tik, 2026ko abenduaren 11ra artekoa izango da.

Bigarrena.– Esku hartzen duten alderdiek konpromisoa hartzen dute lehen aipatutako hezkuntza-lankidetzako hitzarmenaren xedearekin jarraitzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzen jarraitzeko.

Hirugarrena.– Indarrean jarraituko dute 2018ko abenduaren 11ko Hitzarmenean itundutako estipulazio guztiek.

Luzapen-erabaki hau irakurri ondoren eta bertan adierazitakoarekin ados daudela adierazteko, alderdiek bi ale sinatzen dituzte, goiburuan adierazitako tokian eta datan, eta bertan ezartzen diren estipulazioekin bat etorriz.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Dekanoa,

ALBERTO EMPARANZA SOBEJANO.


Azterketa dokumentala