Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2022ko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ITUNEKO ARBITRAJE BATZORDEA
4968

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Zerga Administrazioko Estatu Agentziak sustatu duen gatazkaren espedientea. Gatazka hori Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean izapidetzen da E4/2015 espediente-zenbakiarekin.

Ezin izan da zuzenean jakinarazi Zerga Administrazioko Estatu Agentziak sustatu duen gatazkaren espedientea, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean izapidetzen ari dena E4/2015 espediente-zenbakiarekin; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesdunak 10 egun balioduneko epea du jakinarazpena jasotzeko, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan (Gaztelako atea 15, 1. solairua, 01007 Vitoria-Gasteiz).

Interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 3a.

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkaria,

JOSE ANTONIO CAYERO BILBAO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala