Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2022ko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4963

IRAGARKIA, Donostiako Udaleko Kontuhartzailetza eta Diruzaintza lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez hornitzeko deialdi publikoari buruzkoa.

2022ko urriaren 27ko 204. zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Donostiako Udaleko Kontuhartzailetza (lehenengo mailakoa) eta Diruzaintza lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez hornitzeko hautaketa-prozesuaren oinarriak eta deialdia (urriaren 21eko 1697/2022 Foru Agindua). Lanpostu horiek gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta daude.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko azaroaren 7a.

Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,

ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala