Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2022ko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4962

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 4koa, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez bete gabe uzten den Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzako zuzendariorde lanpostua, izendapen askeko sistemaren bidez, betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47.3 artikuluan xedatutakoa betez, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak txostena egin ondoren, aipatutako plaza esleitzeko ezintasunari buruzko azalpen-memoria aztertu da eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe deklaratzea Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzako zuzendariorde lanpostua (kodea: 512006, zuzkidura: 5) betetzeko deialdia.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; beraz, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Barakaldo, 2022ko azaroaren 4a.

OSALANeko zuzendari nagusia,

MARÍA LOURDES ISCAR REINA.


Azterketa dokumentala