Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2022ko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4959

1638/2022 EBAZPENA, urriaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen den Miren Edurne Martínez Ayuso andrea Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Integrazioko zuzendari.

Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Integrazioko Zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia irailaren 1ean 11ko EHAAn (198. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren uztailaren 28ko 1429/2022 Ebazpenaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Miren Edurne Martínez Ayuso andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Miren Edurne Martínez Ayuso izendatzea Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Integrazioko zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko azaroaren 14tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala