Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2022ko azaroaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4954

IRAGARKIA, 2022ko urriaren 3koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 132/30 kV-ko transformazio-azpiestazioa, «Errotaberri TA» izenekoa, Zarauzko udalerrian.

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 9. eta 10. artikuluetan (2020-04-24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) ezartzen dituzten ondorioetarako, eta testuaren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulutik 56.era (2013-12-27ko BOE) ezarritakoarekin bat etorriz, eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean (2013-12-11ko BOE) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera (2021-12-31ko EHAA), jendaurrean jartzen dira instalazio elektriko horren proiektua, eskatzaileak nahitaez desjabetzekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakoa, eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Esp.: 20-AT-Y-2022-00117.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU.

– Kokalekua: Zarauzko udalerria.

– Aurrekontu osoa: 4.523.904,23 euro.

– Xedea: 132/30 kV-ko transformazio-azpiestazio berri bat eraikitzea, Zarauzko udalerrian «Errotaberri» industrialdea handitzearen ondoriozko elektrizitate-eskaria hornitzeko.

– Jarduketaren ezaugarri garrantzitsuenak: 132/30 kV-ko transformazio-azpiestazio berria.

– Proiektuak ukitzen dituen ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean zehaztutakoak.

Onura publikoaren deklarazioa, ingurumen-inpaktuaren adierazpena, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatzen dira.

Horren berri ematen da guztiek jakin dezaten, eta dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo 10, 1. solairua, Donostia), Zarauzko Udalean edo webgune honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/. Egoki iritzitako alegazioak bi aletan aurkeztu beharko dira Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza honetan, gehienez ere 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko urriaren 3a.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala