Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2022ko azaroaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
OSASUN SAILA
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4942

128/2022 DEKRETUA, azaroaren 2koa, Asociación guipuzcoana de padres de hijos con necesidades especiales «Pausoka elkartea» izeneko elkarteari onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Asociación guipuzcoana de padres de hijos con necesidades especiales «Pausoka elkartea» izeneko elkarteak aitormen hori emateko eskatu du. Bere ustez, elkarteak onura publikokoa dela aitortzea merezi du, premia bereziak dituzten seme-alaben babesa eta garapenaren esparruan egiten dituen jarduerek haien garapen pertsonala sustatzen laguntzen dutela ulertzeagatik, bai maila fisikoan, bai hezkuntza-, lan- eta gizarte- mailan.

Asociación guipuzcoana de padres de hijos con necesidades especiales «Pausoka elkartea» izeneko elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia: AS/G/16840/2012), Herri Administrazio eta Justizia Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak 2012ko ekainaren 8an emandako Ebazpena dela bide.

Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere eginkizunak.

Eratu zenetik, Asociación guipuzcoana de padres de hijos con necesidades especiales «Pausoka elkartea» izeneko elkarteak, beharrezko jarduera guztiak egiten ditu bere helburu nagusia lortzeko, diziplina anitzeko errehabilitazio integraleko eta haurren garapenerako zentroetan egindako lanaren bidez, eta gizartea sentsibilizatzeko eta kontzientzatzeko gauzatzen diren jardueren bidez.

Jarduera horiek guztiak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak, oro har.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, Osasuneko sailburuak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, entitate eta erakunde interesdunek emandako txostenak ikusi ondoren, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko azaroaren 2an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Asociación guipuzcoana de padres de hijos con necesidades especiales «Pausoka elkartea» izeneko elkartea onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita. Elkarte hori Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, AS/B/12593/2006 zenbakiarekin.

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko azaroaren 2an.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala