Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2022ko azaroaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4940

EBAZPENA, 2022ko urriaren 19koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez Asintra Pais Vasco - Asociación Nacional Independiente de Transportes Colectivos de Viajeros enpresaburuen elkartearen estatutuak aldatuta jasotzen dituen dokumentua gordailutu dela iragartzen eta argitaratzen baita (Gordailuko kodea: 76/0/00023).

Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan irekitako espedientea ikusi da, Asintra Pais Vasco - Asociación Nacional Independiente de Transportes Colectivos de Viajeros enpresaburuen elkartearen estatutuak aldatzeari buruzko dokumentua gordailutzeari buruzkoa. Idoia Cuadra Ibañez de Elejalde andreak aurkeztu du. Hori dela eta, ebazpen hau eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2022ko urriaren 10ean aurkeztu da Asintra Pais Vasco - Asociación Nacional Independiente de Transportes Colectivos de Viajeros enpresaburuen elkartearen estatutuak aldatzeari buruzko dokumentua gordailutu dadin eskatzeko aurkeztu den dokumentazioa.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuan ezarritakoarekin.

Hirugarrena.– Elkartearen jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala estatutuetan ezarritakoa.

Egitate horiei honako hauek aplikatuko zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 11.m) artikuluan (Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatuta) ematen zaio organo honi sindikatu eta enpresa elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikatu beharreko funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasotakoa da.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, ondorioz, onartu egiten da Asintra Pais Vasco - Asociación Nacional Independiente de Transportes Colectivos de Viajeros enpresaburuen elkartearen estatutuak aldatzeko aktari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea eta argitaratzea.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Asintra Pais Vasco - Asociación Nacional Independiente de Transportes Colectivos de Viajeros enpresaburuen elkartearen estatutuak aldatzeko aktari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzeko agintzea.

Bigarrena.– Gordailu hori EHAAn argitaratzeko agintzen da, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako moduan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ematen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu ahal izango dute eta haren kopia eskatu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan aurkaratu ahal izango da, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 19a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala