Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2022ko azaroaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4912

EBAZPENA, 2022ko irailaren 26koa, HABEko zuzendariarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek arbel digitala eta hauei dagozkien euskarriak eskuratu ahal izateko aurkeztutako eskariak onartu eta eskatzaile bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa ezartzen duena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek arbel digitalak eta hauei dagozkien euskarriak eskuratu ahal izateko dirulaguntzak arautzen dituen 2022ko uztailaren 12ko Ebazpenak ezarritakoaren arabera.

Ikusirik, deialdira aurkeztu diren hiru eskari pertsona fisikoei dagokiela, eta ez direla ebazpen honen helbururako eskariak.

Ikusirik, deialdira aurkeztu eta eranskinean zerrendatzen diren beste eskatzaileak euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen titularrak direla eta onuradunek bete beharreko baldintzak betetzen dituztela.

Ikusirik, euskaltegiek dirulaguntza gai izateko eskatutako ekipamendu teknologikoa deialdi honetarako xede diren arbel digitalak eta hauen euskarriak direla.

Kontuan hartuta, deialdiaren I. eranskinean adierazitako gehienekoa ezin dela gainditu eta diruz lagundu nahi den ekipamenduaren erosketa kostearen erdia laguntzen dela diruz,

EBAZTEN DUT:

1.– Ebazpen honen helburu ez ziren eta deialdi honetan eskaria aurkeztu duten hiru pertsona fisikoei dirulaguntza ukatzea.

2.– Eranskinean zerrendatzen diren euskaltegi pribatu homologatu eta euskararen autoikaskuntza zentroei, arbel digitalak eta hauei dagozkien euskarriak eskuratu ahal izateko 113.204,45 euroko dirulaguntza onartzea, euskaltegi bakoitzari esleitutako kopurua eranskinean jasotzen delarik.

Esleitutako dirulaguntza hau izango da euskaltegi bakoitzaren gehienezko kopurua.

3.- Emandako dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaio erakunde onuradunari, gastua behar bezala zuritu ondoren, eta ebazpenaren 10. oinarriak aurreikusitako irizpideen arabera, hala behar balitz, kitapen-ebazpen baten bitartez doituko da.

Ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez denez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute Ebazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Donostia, 2022ko irailaren 26a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala