Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2022ko azaroaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4903

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 3koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2022an langile autonomoen artean Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko prestakuntza sustatzeko dirulaguntza ematea ebazten duena.

EGITATEAK

1.– 2022ko maiatzaren 6an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 29ko Ebazpena, 2022an langile autonomoen artean Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko prestakuntza sustatzeko dirulaguntzen deialdia egiten duena.

2.– Eskabideak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 1ean amaitu zen.

3.– Eranskinean jasotako eskabideak aztertu ondoren, egiaztatu da eskabide horiek betetzen dituztela Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 29ko Ebazpenean ezarritako baldintzak, eta dagozkion emate-ebazpenak eman dira. Ebazpen horien berri eman zitzaien interesdunei, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko langileen prestakuntzarako 2022ko martxoaren 29ko Ebazpenaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hori ikusita,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea diruz lagundutako prestakuntza-jardueren eta erakunde onuradunen I. eranskinean jasotako zerrenda, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 29ko Ebazpenaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, langile autonomoen artean Laneko Arriskuen Prebentzioko prestakuntza 2022an sustatzeko dirulaguntzen deialdia egin zen.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, zeinak amaiera ematen baitio administrazio-bideari, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoarekin. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena espresuki jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoa betez.

Barakaldo, 2022ko azaroaren 3a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MARÍA LOURDES ISCAR REINA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala