Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2022ko azaroaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4902

AGINDUA, 2022ko azaroaren 4koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Hirube, S. Coop. deritzon sozietate kooperatiboa onura publikokoa dela.

EGITATEAK

Lehenengoa.– 2022ko martxoaren 8an, kooperatiba onura publikokoa dela deklaratzeko eskabidea sartu zen Lan eta Enplegu Sailean, artezkaritza-kontseiluaren 2022ko otsailaren 3ko erabakiaren ondorioz. Besteak beste, 2019ko eta 2020ko jarduera-memoria eta 2018., 2019. eta 2020. urteetako kontuak erantsi dira.

Bigarrena.– 2022ko uztailaren 26ko EHAAn, iragarki bat argitaratu zen 64/1999 Dekretuaren (otsailaren 2koa, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena) 9. artikuluko hirugarren paragrafoa betetzeko xedez.

Hirugarrena.– 2022ko uztailaren 7an, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak kooperatiba onura publikokoa dela deklaratzeari buruzko txostena eman zuen, horretarako eskatu zitzaiona.

Egitate horiei aplikatu behar zaizkie hurrengo

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Bat etorriz Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 156.2 artikuluarekin, beren egitekoetan Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorra sustatzen laguntzen duten sozietate kooperatiboei onura publikokoak direla aitortuko die Eusko Jaurlaritzak, erregelamenduz ezarritako prozedura, araubide eta betekizunen arabera.

Bigarrena.– Hau da aipatutako erregelamenduzko araua: 64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena.

Hirugarrena.– Espedientean jasotako dokumentazioa oinarri hartuta, bete egin dira bai 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedura-izapideak, onura publikokoa dela deklaratzeko, bai eta erregelamenduzko arau horren 5. artikuluan ezarritako betekizunak ere, onura publikoaren deklarazioa lortzeko.

Laugarrena.– Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eskumena da sozietate kooperatiboak onura publikokoak direla deklaratzea, hala xedatuta baitago aipatutako 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluan, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 3.2.l) artikuluari dagokionez.

Hori guztia dela eta, aipatutako legegintza-manu horiek eta orokorrean ezartzekoak diren gainerakoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Hirube, S. Coop. de Iniciativa Social» deritzon sozietate kooperatiboa onura publikokoa dela deklaratzea.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek egintza hau gauzatzen duen organoari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, eta, horretarako, bi hilabete izango dira. Epe biak egintza jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko dira, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 4a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala