Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2022ko azaroaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4897

2316/2022 EBAZPENA, urriaren 20koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez errebokatu egin den David Muñoz Martín jaunaren izendapena Arabako Unibertsitate Ospitaleko Larrialdietako Ebakuntza-gelako Unitateko Gainbegirale gisa (Txagorritxuko egoitza), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

1902/2021 Ebazpenaren bidez, David Muñoz Martín jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Larrialdietako Ebakuntza-gelako Unitateko Gainbegirale (Txagorritxuko egoitza) izendatu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– David Muñoz Martín jaunaren izendapena errebokatzea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Larrialdietako Ebakuntza-gelako Unitateko Gainbegirale gisa (Txagorritxuko egoitza) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko urriaren 21eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 20a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala