Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2022ko azaroaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4896

775/2022 EBAZPENA, urriaren 20koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Vanessa Vals Casula andrea Larrialdietako Atal Sanitarioko Buru kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.

Irailaren 20ko 557/2019 Ebazpenaren bidez, Vanessa Vals Casula Larrialdietako Atal Sanitarioko Buru izendatu zen aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Vanessa Vals Casula andrea Larrialdietako Atal Sanitarioko Buru kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko urriaren 31ko lanaldia bukatutakoan izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea eta EHAAn argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Hondarribia, 2022ko urriaren 20a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSE AGUSTIN AGIRRE ARANBURU.


Azterketa dokumentala