Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2022ko azaroaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4895

856/2022 EBAZPENA, urriaren 18koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Amaia Arzubia Aroma andrea Barrualdeko Eskualdeko Erizaintzako Gainbegirale kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

506/2018 Ebazpenaren bidez, Amaia Arzubia Aroma andrea izendatu zen Barrualdeko Eskualdeko Erizaintzako Gainbegirale Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Kontuan hartuta ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, Zuzendaritza Gerentzia honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Amaia Arzubia Aroma andrea Barrualdeko Eskualdeko Erizaintzako Gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu 2022ko urriaren 18an.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko urriaren 18a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

CARLOS PEREIRA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala