Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2022ko azaroaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4894

371/2022 EBAZPENA, urriaren 13koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Pilar Belerda Portela andrea Larrialdietako Gainbegirale kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Apirilaren 3ko 210/2017 Ebazpenaren bidez, María Pilar Belerda Portela andrea Larrialdietako Gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Urdulizko Ospitalean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Pilar Belerda Portela andrea Larrialdietako Gainbegirale kargutik kentzea, erretiroagatik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Urdulizko Ospitalean, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko urriaren 13an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2022ko urriaren 13a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (170/2021 Ebazpena, martxoaren 30ekoa).

Langileen zuzendaria,

IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.


Azterketa dokumentala