Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2022ko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4818

AGINDUA, 2022ko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Zeanurin (Bizkaian) dagoen «Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2020 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (uztailaren 30eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; azaroaren 4ko 1581/2011 Errege Dekretua (abenduaren 15eko BOE), zeinaren bidez Automatizazioa eta Robotika Industriala goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren eta azaroaren 27ko 254/2012 Dekretua, (otsailaren 25eko EHAA), zeinaren bidez ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma; uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretua (abuztuaren 15eko BOE), zeinaren bidez Gizarteratzea goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren eta apirilaren 15eko 63/2014 Dekretua, (maiatzaren 23ko EHAA), zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2022-2023 ikasturterako:

Kode zenbakia: 48003990 eta 014723.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia».

Titularra: Bilboko elizbarrutia.

Helbidea: Zulaibar auzoa, 17.

Udalerria: Zeanuri.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa emateko.

– «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa emateko.

– «Elektrizitateko eta elektronika» oinarrizko heziketa-zikloa kentzeko.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

• Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

* Instalazio elektroteknikoak eta mekanikoak, oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

*Instalazio elektriko eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

* Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Fabrikazio mekanikoko diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak:

* Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

* Gizarteratzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala, ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– Uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTLM/?uri-CELEX:32016R0679&from=ES

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id-BOE-A-2018-16673).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala