Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2022ko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4804

ERABAKIA, 2022ko uztailaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikastegien esparru Arautegiaren aldaketa onartzeko dena.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikastegien esparru arautegia 2015eko azaroaren 5eko Gobernu Kontseiluaren bileran onartu zen eta 2016ko urtarrilaren 4ko EHAAn argitaratu.

Honako erreforma honen zioa, alde batetik, UPV 2021eko azaroaren 25eko bileran onartutako UPV/EHUren Estatutuak eraldatzearen azken xedapenetan bigarrenean datza, non ezartzen baita indarrean sartu eta bederatzi hilabetetara onartu behar zirela egin beharreko aldaketak, Estatutu hauetarako egokituko badira egokitu beharreko arautegiak, gobernu organo bilduen osaerak eta klaustroan ordezkaritza duten unibertsitate komunitatearen sektoreen ordezkaritza. Horixe egin da 9. artikuluan, eta Ikastegiko Batzarrean klaustroko sektoreak erreproduzitu dira, Estatutuen azken erreformaren ondoren aurreikusten den bezala. Eta, bestetik, ikastegiei dekanoordeak esleitzeko irizpideak eguneratu eta egungo errealitatera egokitu dira. Azkenik, teknologia berriek aukera ematen dute aldaketak egiteko deialdiak egiterakoan eta akordioak argitaratzeko izapideak arinduz.

Aipatutako guztiagatik, idazkari nagusiaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikastegien esparru Arautegiaren aldaketa onartzea, 2015eko arazoaren 5eko Gobernu Kontseiluaren bileran onartu eta 2016ko urtarrilaren 5eko EHAAn argitaratutakoa, eranskinean jaso den bezala.

Bigarrena.– Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiaren esku uzten da aldaketa hau onartu ondorengo testu bategina egitea eta, ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Leioa, 2022ko uztailaren 13a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

IKASTEGIETAKO OINARRIZKO ARAUDIA
HITZAURREA

Erreforma honen arrazoi nagusia, alde batetik, klaustroak 2021eko azaroaren 25ean onartutako UPV/EHUko Estatutuen erreformaren Azken Xedapenetatik Bigarrenean dago; izan ere, bertan ezartzen zenez, indarrean sartu eta bederatzi hilabetera zegozkion arau aldaketak onartu behar ziren, dagozkion araudietan Estatutuetara egokitzeko, bai kide anitzeko gobernu organoen eraketa, bai Klaustroan ordezkaritza duten unibertsitateko kidegoen ordezkaritza. Hori egin da 9. artikuluan, Ikastegiko Batzarrean klaustroko taldeak barneratu baitira, Estatutuen azken erreformaren ondoren aurreikusten diren moduan. Eta bestetik, ikastegiei dekanordeak esleitzeko irizpideak eguneratu eta errealitatera egokitu dira. Azkenean, teknologia berriek deialdiaren izapideak eta akordioen argitalpena bizkortzeko aldaketak sartzeko aukera ematen dute.

Gobernu Kontseiluak UPV/EHUko Ikastegien Oinarrizko Araudiaren erreforma hau onartu du 2022ko uztailaren 13ko saioan, honako termino hauetan.

Lehenengoa.– Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren 5. artikuluaren bigarren ataleko d), g), i), k) eta o) letrak aldatzen dira, termino hauetan:

«d) Irakasle-ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek beren eginbeharrak betetzen dituztela jagotea, sailekin, Ikuskaritza Zerbitzuarekin eta Gerentziarekin koordinatuta.

g) Urteko memoria egitea. Memoria egin ordez, ikastegiko webgunean irakaskuntzari, ikerketari, transferentziari eta/edo dibulgazioari buruzko datuak argitaratzea lehenetsiko da, datu horiek eguneratuta badaude betiere.

i) Irakasleen ikasketa eta irakaskuntza garapena sustatzea, baita hezkuntza berrikuntza ere ikastegiko tituluetan.

k) Zientzia, teknika, arte eta giza zientzien arloko jarduerak bultzatzea, bai eta ikasketa osagarriak eta etengabeko prestakuntza ere.

o) Atzerriko ikasleak erakarriko dituen irakats eskaintza eleaniztuna bultzatzea.»

Bigarrena.– Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren 9. artikuluaren bigarren atala aldatzen da, termino hauetan:

«2.– Ikastegiko Batzarrean ordezkatutako taldeetako ordezkariak honela banatuko dira:

– Lotura iraunkorra daukaten irakasle-ikertzaile doktoreak: % 50-60 artean.

– Lotura iraunkorra daukaten irakasle-ikertzaile ez doktoreak eta lotura iraunkorra ez daukaten irakasle-ikertzaile doktoreak: % 5-10 artean.

– Gainerako irakasle-ikertzaileak: % 1-2 artean.

– Ikasleak: % 20-25 artean.

– Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak: % 10-15 artean.

Edozelan ere, bermatuko da hauteskunde talde guztiek gutxienez ordezkari bana izatea ikastegiko batzarrean.

Arautegian ezer zehazten ez bada, honela banatuko dira taldeen ordezkariak ikastegiko batzarrean:

Unibertsitatearekin lotura iraunkorra duten irakasle-ikertzaile doktoreak: % 56,25.

Lotura iraunkorra daukaten irakasle-ikertzaile ez doktoreak eta lotura iraunkorra ez daukaten irakasle-ikertzaile doktoreak: % 8.

Gainerako irakasle-ikertzaileak: % 1,59.

Ikasleak: % 22,08.

Administrazio eta zerbitzuetako langileak: % 12,08.

Ikastegi bakoitzak eutsi egingo dio orain batzarrean daukan kide hautetsien kopuruari bere arautegian kopuru hori aldatzen ez den bitartean.»

Hirugarrena.– Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren 10. artikuluaren bigarren ataleko e), l), eta m) letrak aldatzen dira, termino hauetan:

«e) Hizkuntza normalkuntzako planak betetzeko eta planoi jarraipena egiteko premien memoriak aurkeztea Campuseko errektoreordeari, gero hark errektoreari edo, hala dagokionean, Gobernu Kontseiluari bidera diezazkion.

l) Urteko kudeaketa plana eta txostena, hizkuntza plangintza eta txosten ekonomikoa onartzea.

m) Estatutuek eta horiek garatzeko arauek emandako gainerako eginkizun guztiak, edo UPV/EHUko gobernu organoek eskuordetzen dizkiotenak.»

Laugarrena.– Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren 14. artikuluaren bigarren ataleko a) letra aldatzen da, termino hauetan:

«a) Ikastegi bakoitzean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako batzorde bat eratuko da. Batzordea parte hartze, kontsulta eta aholkularitzarako organo bat izango da.»

Bosgarrena.– Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren 16. artikuluaren laugarren atala aldatzen da, termino hauetan:

«4.– Deialdia posta elektroniko korporatiboaren bidez bidaliko zaie organoko kide guztiei, eta argitara eman beharko da ikastegiko kide guztien esku dagoen espazio fisiko edo, lehentasunez, birtual batean, organoko kideei jakinarazten zaien egun berean.»

Seigarrena.– Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren 23. artikuluaren bigarren atala aldatzen da, termino hauetan:

«2.– Ikastegiaren arautegiak zehaztuko du hartutako erabakiak argitara emateko prozedura. Beranduen jota hiru egun balioduneko epean argitaratu beharko dira eta, betiere, datuak babesteko legeriak dioena errespetatuta. Organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxien dela hilabete egongo direla ikusgai. Bitarte horretan aurrera egingo du errektoreari erabakien aurkako errekurtsoak aurkezteko epeak. Arautegiak ez badu zehazten nola emango diren argitara erabakiak, sailak hartutako erabakien zerrenda jasoko duen ziurtagiria egingo du idazkari akademikoak, eta ziurtagiri hori emango da argitara. Ziurtagiri hori Araudi honen 16.4 artikuluan aipatutako espazio fisikoan edo, lehentasunez, birtualean jarriko da, ikastegiko kide guztien esku egon dadin.»

Zazpigarrena.– Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren 27. artikuluaren lehen ataleko f) eta eta g) letrak aldatzen dira, termino hauetan:

«f) Ikastegiko batzarrari urteko memoria eta kudeaketa txostena eta plana aurkeztea. Urteko memoria egin ordez, ikastegiko webgunean irakaskuntzari, ikerketari, transferentziari eta/edo dibulgazioari buruzko datuak argitaratzea lehenetsiko da, datu horiek eguneratuta badaude betiere.

g) Irakasle-ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek beren eginbeharrak betetzen dituztela jagotea, sailekin, Ikuskaritza Zerbitzuarekin eta Gerentziarekin koordinatuta.»

Zortzigarrena.– Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren 29. artikuluaren bigarren atala aldatzen da, termino hauetan:

«2.– Dekanorde edo zuzendariordeek eta ataleko koordinatzaileek dekano edo zuzendariak eskuordetzen dizkien eginkizunak beteko dituzte, eta euren izendapenean zehazten diren arloen zuzendaritza hartuko dute ikastegi osorako edo atal bat edo batzuetarako, dekanoak edo zuzendariak erabakitakoaren arabera. Eskuordetze horien berri emango zaio ikastegiko batzarrari, eta, horretaz gain, argitara emango dira.»

Bederatzigarrena.– Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren 34. artikuluaren hirugarren atala aldatzen da, termino hauetan:

«3.– Ikastegiko administrazio eta zerbitzuen arduradun nagusiak eguneratuta izango du ikastegira atxikitako ondasunen zerrenda, eta zerrenda eguneratu hori urtero aurkeztuko dio ikastegiko batzarrari, ontzat eman dezan. Ondoren unibertsitateko Gerentziara igorriko da. Era berean, laguntza teknikoa emango dio dekanotza edo zuzendaritza taldeari ikastegiaren urteko premien memoria prestatzeko lanean. Memoria hori ontzat eman beharko du ikastegiko batzarrak.»

Hamargarrena.– – Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren lehen xedapen gehigarriaren laugarren ataleko i) letra aldatzen da, termino hauetan:

«i) Hautazko kredituak gainditzea.»

Hamaikagarrena.– Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren bigarren xedapen gehigarria kentzen da.

Hamabigarrena.– Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren hirugarren xedapen gehigarria aldatzen da, termino hauetan:

«HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak irakasguneak sortu ahal izango ditu irakaskuntza klinikoa ematen duen unibertsitate ospitaletan, edo, hala behar bada, unibertsitateari elkartutako lehen arretako zentro edo unitateetan, UPV/EHUren eta Osakidetzaren arteko hitzarmenarekin bat etorrita. Irakasgune horiek koordinatzaile bat izan ahalko dute: dekanorde maila izango du eta ikastegiko barne arautegian zehaztutako eginkizunak izango ditu. Dekanorde hori, soldatapeko kargu bat ez den bitartean, ez da aintzat hartuko dekanordeen kopurua zenbatzeari dagokionez.»

Hamahirugarrena.– Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren lehenengo xedapen iragankorra aldatzen da, termino hauetan:

«LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

Ikastegiek 9.2 artikuluan ezarritakoaren araberako taldeen partaidetza ehunekoak bidaliko dizkiote idazkari nagusiari, erreforma hau indarrean sartu eta sei hilabeteko epean. Epe hori igarota ezer jasotzen ez bada, ikastegiko araudiak horri buruz besterik adierazten ez duen kasurako artikulu horrek ezarritako ehunekoak direla ulertuko da. Idazkari nagusiak ikastegiek ezarritako ehuneko berriak jakinaraziko dizkio gobernu kontseiluari, erreforma indarrean sartu eta hiru hilabeteko epea amaitu ondoren.»

Hamalaugarrena.– Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren bigarren xedapen iragankorra aldatzen da, termino hauetan:

«BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Araudiaren 9.2 artikuluaren aldaketa indarrean sartzen denean, batzarreko taldeetako ordezkariek agintean jarraituko dute, hautatuak izan ziren aldia amaitu arte. Postu hutsak dagokion ordezkaritza hautatu zen unean indarrean zen araudiaren arabera beteko dira.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatuko zaie, halaber, haien eraketan batzarreko unibertsitateko kidegoak islatzen dituzten gobernu eta ordezkaritza organoei.»

Hamabosgarrena.– Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren azken xedapena aldatzen da, termino hauetan:

«AZKEN XEDAPENA

Oinarrizko Araudi honen erreforma hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.»

Hamaseigarrena.– Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 5eko saioan onartutako UPV/EHUko ikastegien oinarrizko araudiaren eranskina aldatzen da, termino hauetan:

ERANSKINA

Ikastegi bakoitzeko dekanorde edo zuzendariorde kopurua zehazteko irizpideak eta prozedurak.

1. irizpidea: ikasle kopurua titulu ofizialetan.

– 1.000 ikasleko talde edo frakzio bakoitzeko: dekanorde edo zuzendariorde bat.

Irizpide hori zenbatzeko, oinarritzat hartuko da azken hiru ikasturteetan ikastegian izandako ikasle kopuruaren batez besteko balioa, barne hartuta zuzendaritzarako hauteskundeen deialdia egiten den egunean indarrean dagoen ikasturtea. Ikastegiko ikasletzat hartuko dira ikastegiaren menpeko graduetan eta UPV/EHUko masterretan matrikulatutako ikasleak. Irizpide hau ikastegi osoari aplikatu ahal izango zaio edo bestela, ikastegiko atal bakoitzari eta egoitzari.

2. irizpidea: Graduko tituluen kopurua. Zenbatuko dira ere 20 ikasle edo gehiago matrikulatuta dituzten masterrak, edo gaikuntzako masterrak, edo nazioarteko aipamena edo aipamen duala dutenak, edo Erasmus Mundus direnak.

– 3 eta 5 titulu artean: dekanorde edo zuzendariorde bat.

– 6 eta 9 titulu artean: 2 dekanorde edo zuzendariorde.

– 10 eta 14 titulu artean: 3 dekanorde edo zuzendariorde.

– 14 titulu baino gehiago: 4 dekanorde edo zuzendariorde.

3. irizpidea: Nazioarteko Harremanak.

Nazioarteko truke programetan, joandakoak eta etorritakoak aintzat hartuta, dauden ikasleen % 4 edo gehiago eta ikastegiko tituluetan matrikulatutako ikasle atzerritarrak, gutxienez 50 badira: dekanorde edo zuzendariorde bat. Ikasturte bakoitzeko mugikortasuna egiten duten ikasleak 150 baino gehiago badira: 2 dekanorde edo zuzendariorde. Ikastegiak irizpide honen araberako zuzendariorde edo dekanorde bat baldin badauka, galdu egingo du bi ikasturtez segidan irizpide hori betetzen ez badu. Irizpide honen ondorioetarako, kontuan hartuko da aurreko ikasturtean izandako ikasle kopurua, bai ikastegikoa bertakoa bai trukekoa. Irizpide hau ikastegi osoari aplikatu ahal izango zaio edo bestela, ikastegiko atal bakoitzari eta egoitzari.

4. irizpidea: Kalitatea.

Unibertsitatekoak ez diren zigiluak edo ziurtagiriak (Euskalit, Bikain, etab.) indarrean dituzten ikastegiek: dekanorde edo zuzendariorde bat. Kalitateko irizpidetzat hartuko da ere erakunde akreditazioa indarrean duen ikastegi batek 10 gradu eta master ofizial eman behar izatea.

5. irizpidea: Kanpoko praktikak eta praktika klinikoak.

Ikastegiek curriculumeko kanpoko praktikak edo praktika klinikoak (30 ECTS baino gehiagokoak) dituzten titulazioak ematen badituzte, edo urtean ikasle osoen % 20 baino gehiagorentzat 30 ECTSko kanpoko praktikak badituzte, edo 100 ikasle baino gehiagorentzako kanpoko praktikak kudeatzen badituzte: dekanorde edo zuzendariorde bat. Kanpoko praktikak edo praktika klinikoak dituzten ikastegiko tituluetan 100 ECTSak gainditzen badira edo urtean ikasle osoen % 20k baino gehiagok 100 ECTSko praktika horiek egiten badituzte eta gutxienez 200 ikasle badira, bigarren dekanorde edo zuzendariorde bat gehituko da horretarako. Irizpide hau ikastegi osoari aplikatu ahal izango zaio edo bestela, ikastegiko atal bakoitzari eta egoitzari.


Azterketa dokumentala