213. zk., 2022ko azaroaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4795
IRAGARKIA, 2022ko urriaren 27koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Azpeitia, Errezil eta Zestoako udal-mugarteetan Piaspeko parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.
115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Piaspeko parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
– Eskatzailea: Desarrollos Renovables Iberia Pi, S.L.U.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Azpeitia, Errezil eta Zestoa (Gipuzkoa).
– Haize-sorgailuen kopurua: 5.
– Instalatu den potentzia gordina: 33 MW.
– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
(Ikus .PDF)
Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan edo izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez.
Donostia, 2022ko urriaren 27a.
Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.