Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2022ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4791

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 185/2022-A prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

185/2022-A prozedura laburtua, izangai batek hasitakoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2022ko apirilaren 4ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek 2019ko abenduaren 20ko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren Ebazpenez (2020ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4.zk.) deitutako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozeduratik errekurtsogilea kanpo utzi zuen, honek, jarritako aukerako berraztertze-errekurtsoa ezetsi baitzuen.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2022ko urriaren 20a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala