Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2022ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4788

AGINDUA, 2022ko urriaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko «Niños» Haur Eskola Pribatuari irekitzeko eta jardunean jartzeko emandako baimena azkentzeko dena.

Vitoria-Gasteizko (Araba) «Niños» Haur Eskola Pribatuaren titularra den «Educación Infantil Guardería Niños, S.L.» enpresak eskatuta hasitako espedientea aztertu da. Jarduerak uzteagatik ikastetxe horri emandako baimena iraungitzeko eskatu da espediente horretan.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatutako dokumentazioa erantsi zaio espedienteari, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Ikastetxe pribatuei araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoa den gainerako legeria aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den zentro pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena iraungitzea, jarduerak bertan behera uzteagatik:

Kode-zenbakiak: 010141 eta 01006800.

Izen orokorra: haur-eskola pribatua (HEPR).

Izen espezifikoa: «Niños».

Titularra: «Educación Infantil Guardería Niños, S.L.»

Helbidea: Nuestra Señora de Estibaliz 28.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Historikoa: Araba.

2. artikulua.– Baimen hori iraungitzeak 2022-2023 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja emango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan duen inskripzioari.

3. artikulua.– Berriro irekitzeko eskatuz gero, ikastetxe pribatuak baimentzearen arloan indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak bete beharko dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala