Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2022ko azaroaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4742

IRAGARKIA, 2022ko irailaren 23koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita honako proiektu honi buruzko informazio publikoa: «Gamarra-Altsasua 1-2» 30 kV DC-ko aireko linea, Alegria-Dulantziko, Aguraingo eta Iruraiz-Gaunako udal-mugarteetan (Araba) dauden 30 kV SC-ko «Gamarra-Altsasua 1», 285. eta 307. euskarrien artean dagoena, eta «Gamarra-Altsasua 2», 162. eta 307. euskarrien artean dagoena, desmuntatuko direlako.

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 10. artikuluan (2020ko apirilaren 24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko EHAA) ezartzen dituzten ondorioetarako, eta testuaren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da jarduketa hau, baita eskatzaileak nahitaez desjabetzekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakoa ere.

– Eskatzailea: «I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU», helbidea Urartea kalea 2 helbidean duena (Vitoria-Gasteiz).

– Eskaera: aurretiazko administrazio- eta eraikuntza-baimena, ingurumen-ebaluazio sinplifikatua eta onura publikoaren deklarazioa.

– Helburua: inguruko energia elektrikoaren horniduraren kalitatea hobetzea.

– Erreferentzia: 01ATY 202200001.

– «Gamarra-Altsasua 1-2» 30 kV DC-ko aireko linea, 30 kV SC-ko «Gamarra-Altsasua 1», 285. eta 307. euskarrien artean dagoena, eta «Gamarra-Altsasua 2», 162. eta 307. euskarrien artean dagoena, desmuntatuko direlako.

– Linearen ibilbidea: Alegria-Dulantziko, Aguraingo eta Iruraiz-Gaunako udal-mugarteak (Araba).

– Proiektuak ukitzen dituen ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean zehaztutakoak.

– Aurrekontua: 329.676,69 euro.

Horren berri ematen da, guztiek jakin dezaten, eta batez ere lurren jabeek eta proiektuak ukitzen dituen gainerako titularrek jakin dezaten; horien zerrenda iragarkiaren amaieran agertzen da. Proiektua aztertu ahal izango da Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 1, Vitoria-Gasteiz), dagokion udalean edo Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/

Horrez gain, interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatu zentroetan, bi aletan, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 23a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala