Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2022ko azaroaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4737

EBAZPENA, 2022ko urriaren 18koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen 2022ko deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak gehitu direla. Deialdia osasuneko sailburuaren 2022ko apirilaren 5eko Aginduaren bidez onartu zen.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2022ko apirilaren 25eko EHAAn (79. zenbakia) argitaratu zen osasuneko sailburuaren 2022ko apirilaren 5eko Agindua, zeinaren bidez onartzen baita osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2022ko deialdia.

Bigarrena.– Aipatu aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik datoz, eta horien zenbatekoa 5.650.000 eurokoa da. Horietatik, 3.150.000 euro ikerketa sanitarioa sustatzeko lerroko proiektuak (6.1 artikulua) eta ikerketa sanitarioko jarduerak areagotzea (6.2 artikulua) finantzatzera bideratuko dira; eta beste 2.500.000 euro, aldiz, lerro hauetako proiektuetara: osasuneko ikerketa estrategikoa bultzatzeko lerroa (6.3 artikulua), eta interes bereziko ekintza osagarrien lerroa (6.4 artikulua).

Hirugarrena.– Artikulu horretan ezartzen da gainera, artikuluan adierazitako zenbatekoa handitu ahal izango dela, Osasun Sailaren programak gauzatu ostean geratzen diren aurrekontu-zuzkiduren arabera, indarrean dagoen legeriak kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko ezarritako araubideari jarraikiz, eta ebazpena eman baino lehen. Zirkunstantzia hori gertatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara, Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez.

Laugarrena.– Egoki diren aldaketak egin dira aurrekontuetan, Osasun Sailari esleitutako 2022ko Berrikuntza Funtsa handitzeko asmoz, ZTBP 2030 planaren igoerari lotuta erabilgarri dauden funtsak igotzeko.

Azaldutakoa dela bide, eta osasuneko sailburuaren 2022ko apirilaren 5eko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz (zeinaren bidez onartzen baita osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2022ko deialdia), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea 542.000 eurora igo dela osasuneko ikerketa estrategikoa indartzeko lerroan eta interes bereziko ekintza osagarrien lerroan sartzen diren proiektuak finantzatzeko bideratu diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa. Proiektu horiek osasuneko sailburuaren 2022ko apirilaren 5eko Aginduan (zeinaren bidez onartzen baita osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2022ko deialdia) 6.3 eta 6.4 artikuluetan azaltzen dira (2022ko apirilaren 25eko EHAA, 79. zenbakia). Horrenbestez, proiektu-lerro horiek finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoen zenbatekoa 3.042.000 euro da, eta deialdia finantzatzera bideratutakoena 6.192.000 euro.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 18a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala