Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2022ko azaroaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4729

721/2022 EBAZPENA, urriaren 17koa, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Villabonako Lehen Mailako Arretako Unitateko Erizaintzako Gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia.

AURREKARIAK

Tolosaldeko ESIko zuzendari-gerentearen ekainaren 30eko 431/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Villabonako Lehen Mailako Arretako Unitateko Erizaintzako Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko (2021eko maiatzaren 26ko EHAA 102. zk.). Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da aurkeztu parte hartzeko baldintzak betetzen dituen hautagairik.

Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Villabonako Lehen Mailako Arretako Unitateko Erizaintzako Gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tolosa, 2022ko urriaren 17a.

Tolosaldeko ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUISA MERINO HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala