Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2022ko azaroaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4728

804/2022 EBAZPENA, urriaren 11koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko jarduneko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Erizaintzako Zuzendaritzarako Ondoko lanpostua hautatzeko deialdia.

Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen uztailaren 8ko 752/2022 Ebazpenaren bidez, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Erizaintzako Zuzendaritzarako Ondoko lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen (2022ko abuztuaren 17ko EHAA 157 zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Erizaintzako Zuzendaritzarako Ondoko lanpostua betetzeko deialdia.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2022ko urriaren 11.

Debabarreneko ESIko jarduneko zuzendari-gerentea,

MARÍA JOSÉ MUÑoZ MUÑoZ.


Azterketa dokumentala