Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2022ko azaroaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4725

302/2022 EBAZPENA, irailaren 19koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Leioako Lehen Mailako Arretako Unitateburua izendapen askez hautatzeko deialdia.

AURREKARIAK

Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen maiatzaren 9ko 147/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Uribeko ESIko Leioako Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostua izendapen askez betetzeko (2022ko ekainaren 2ko EHAA 106. zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Leioako Lehen Mailako Arretako Unitateburua lanpostua betetzeko deialdia. Hutsik uzte horrek ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2022ko irailaren 19a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (170/2021 Ebazpena, martxoaren 30ekoa).

Langileen zuzendaria,

IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.


Azterketa dokumentala