Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2022ko azaroaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4721

804/2022 EBAZPENA, urriaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Koldo Berganzo Corrales jauna izendatzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Baliabideak eta Prozesu Asistentzialak Aztertzeko Zerbitzuko buru.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 7ko 641/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Baliabideak eta Prozesu Asistentzialak Aztertzeko Zerbitzuko buruaren lanpostua betetzeko deialdia argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, balorazio-batzordearen ustez, Koldo Berganzo Corrales jauna aproposa da deialdiko lanposturako eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Koldo Berganzo Corrales jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren Ospitale Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Baliabideak eta Prozesu Asistentzialak Aztertzeko Zerbitzuko buru izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko urriaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala