Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2022ko azaroaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4720

792/2022 EBAZPENA, urriaren 6koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, María Ángeles Pilar Lombardero Espeso andreari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ermuako Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzeko dena.

430/2018 Ebazpenaren bidez, María Ángeles Pilar Lombardero Espeso andrea izendatu zen Ermuako Lehen Mailako Arretako Unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Ángeles Pilar Lombardero Espeso andreari Ermuako Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko urriaren 10ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2022ko urriaren 6a.

Debabarreneko ESIko jarduneko zuzendari-gerentea,

MARÍA JOSÉ MUÑOZ MUÑOZ.


Azterketa dokumentala