
211. zk., 2022ko azaroaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4718
1598/2022 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen den Berna Casado Pellejero andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko analisi klinikoetako FEMT kategoriako estatutupeko langile finko izateari uko egiteko eskaera.
Ikusita Berna Casado Pellejero andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Analisi Klinikoetako FEMT kategoriako estatutupeko langile finkoa izateari uko egiteko eskaera, hurrengo aurrekari hauen aplikatu behar dira
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Berna Casado Pellejero andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finkoa da, Analisi Klinikoetako FEMT kategorian, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean (Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESI), 2021eko azaroaren 4an lanpostuaz jabetu zena.
Bigarrena.– 2022ko irailaren 29an, Berna Casado Pellejero andrearen idazki bat sartu zen Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan. Idazki horren bidez, uko egiten zion Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Analisi Klinikoetako FEMT kategoriako estatutupeko langile finko izateari.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio aurkeztutako ukoa ebaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea onartzen duen ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak emandako eskumenen babesean.
Bigarrena.– Uko egiteko idatzia behar den epean eta moduan aurkeztu zen, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen 55/2003 Legearen 21. eta 22. artikuluekin bat etorriz.
Halaber, Berna Casado Pellejero andrea prozeduran interesdun gisa aitortzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen 55/2003 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, uko egitea estatutupeko langile finkoaren izaera galtzeko arrazoia da.
Hala ere, estatutupeko langile izateari uko egiteak ez du desgaitzen berriro ere, ezarritako hautaketa-prozeduren bidez, estatutupeko langile izateko.
Ildo beretik, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak karrerako funtzionarioaren izaera azkentzeko arrazoitzat jasotzen du uko egitea 63. artikuluan eta horrekin bat datozenetan.
Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, estatutupeko langile izateari uko egitea borondatezko egintza da, eta gauzatu nahi den eguna baino gutxienez 15 egun lehenago eskatu behar da.
Era berean, ezartzen da uko egitea epe horretan onartzen dela, baldin eta interesduna ez badago diziplina-espediente baten mende edo haren aurka auzipetzeko autoa edo ahozko judizioa irekitzeko autoa eman bada, ustez delitu bat egin duelako bere eginkizunak betetzean.
Beraz, langilearen espedientea aztertu ondoren eta Berna Casado Pellejero andreak aurkeztutako idatzia ikusita,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea Berna Casado Pellejero andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Analisi Klinikoetako FEMT kategoriako estatutupeko langile finkoa izateari uko egiteko eskaera, 2022ko irailaren 27ko jardunaldia amaitzean.
Bigarrena.– Deklaratzea Berna Casado Pellejero andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Analisi Klinikoetako FEMT kategoriako estatutupeko langile finko izateari utziko diola, 2022ko irailaren 27ko lanaldiaren amaieratik aurrerako ondorioekin.
Hirugarrena.– Jakinaraztea Ebazpen hau Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.– Jakinaraztea Ebazpen hau Berna Casado Pellejero andreari eta adieraztea Ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen arabera, bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, beste edozein eskubideren kalterik gabe.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
RSS