Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2022ko azaroaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4716

2143/2022 EBAZPENA, irailaren 28koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Juan Carlos Martín Fernández de Landa jaunari errebokatzen zaion Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Lakuabizkarrako Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena.

900/2016 Ebazpenaren bidez, Juan Carlos Martín Fernández de Landa jauna izendatu zen Lakuabizkarrako Lehen Mailako Arretako Unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Juan Carlos Martín Fernández de Landa jaunari Lakuabizkarrako Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren lanpostuari dagozkion eginkizunak errebokatzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko irailaren 30eko lanaldia amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 28a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala