Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2022ko azaroaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4710

EBAZPENA, 2022ko urriaren 18koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko irailaren 3ko Ebazpena, ibilgailuen garajeetako instalazio elektrikoen zerbitzu-abiatzeen, handiagotzeen eta aldizkako ikuskatzeen espedienteak tramitatzeko argibideak ematen dituena.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko irailaren 3ko Ebazpenak argibideak ematen ditu ibilgailuen garajeetako instalazio elektrikoen zerbitzu-abiatzeen, handiagotzeen eta aldizkako ikuskatzeen espedienteak tramitatzeko. Bada, espediente mota hori nola izapidetu ezartzen du, eta horretarako behar diren agiriak zehaztu.

Segurtasun industrialari buruzko ekainaren 30eko 81/2020 Dekretua argitaratuta, erantzukizunpeko adierazpenaren mekanismoa sartu da segurtasun industrialeko instalazioak zerbitzuan jartzeko, behe-tentsiokoak barne; beraz, desagertu egin da 2018ko irailaren 3ko Ebazpenean adierazitako dokumentazioa Administrazioari aurkezteko betebeharra.

Garajeetako behe-tentsioko instalazio elektrikoen izapidetzea 81/2020 Dekretuan jasotakora egokitzeko, eta urte hauetan jasotako esperientzia ikusita, 2018ko irailaren 3ko Ebazpena aldatu behar da.

Aipatutako lege-xedapenak eta aplikazio orokor eta bateragarrikoak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko irailaren 3ko Ebazpenak, ibilgailuen garajeetako instalazio elektrikoak zerbitzuan jartzeko, handitzeko eta aldizka ikuskatzeko espedienteak izapidetzeko jarraibideak ematen dituenak, Administrazioari dokumentazio jakin bat aurkeztu behar zaiola adierazten duen kasu guztietan, nahikoa izango da dokumentazio hori une oro Administrazioaren eskura egotea, Industria Segurtasunari buruzko ekainaren 30eko 81/2020 Dekretuaren arabera.

Bigarrena.– Ebazpen honetatik aurrera, ibilgailuak konpontzeko tailerretako behe-tentsioko instalazio elektrikoak ez dira garajeetako instalazio gisa izapidetuko, baizik eta industria-instalazio, jendearentzat zabalik dauden lokal eta/edo sute- eta leherketa-arriskua duten lokal gisa, kasuan-kasuan.

Hirugarrena.– 2018ko irailaren 3ko Ebazpenaren zortzigarren apartatuko 1. puntuko taularen ordez, honako hau ezartzen da:

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– 2018ko irailaren 3ko Ebazpenaren zortzigarren apartatuko 2. puntuko taularen ordez, honako hau ezartzen da:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 18a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.


Azterketa dokumentala