Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2022ko azaroaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4707

EBAZPENA, 2022ko urriaren 5ekoa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, Urkabustaiz udalerrian (Araba) «13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko aireko linearen eroalea berritzeko proiektua, "Urkabustaiz-Izarra Cto1", 170013680 zenbakiko "Landaberde"» transformazio-zentro berrirako deribazioetan» proiektuari dagokion instalaziorako aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman, eta onura publikokoa dela deklaratzen da.

Espediente zk.: 01ATY 202200017.

AURREKARIAK

1.– 2022ko otsailaren 25ean, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAUk aurretiko eta eraikitzeko administrazio-baimena, eta onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen, Urkabustaiz udalerrian (Araba) «13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko aireko linearen eroalearen berritzeko proiektua, "Urkabustaiz-Izarra Cto1", 170013680 zenbakiko "Landaberde"» transformazio-zentro berrirako deribazioetan» izeneko proiekturako.

2.– Jendaurrean erakusgai jarri dira delako proiektua eta aipatu eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauek ezarritakoa betetzeko: Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenen prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua; 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua.

3.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkiak argitaratu ziren Urkabustaiz Udalaren iragarki-taulan; 2022ko maiatzaren 2ko ALHAOn, 2022ko apirilaren 25eko EHAAn eta «Diario Noticias de Álava» eta «El Correo» egunkarien 2022ko apirilaren 21eko aleetan. Ez zen alegaziorik jaso epe barruan.

4.– Jendaurreko erakustaldiaren izapidea egiten ari zelarik, sail honek Urkabustaizko udalari separata bat bidali zion, eta udal horrek ez du alegaziorik aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Espedientean, arauzko izapideak bete dira, honako xedapen hauek kontuan izanda: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; 1954ko abenduaren 16ko Legea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzkoa; 1957ko apirilaren 26ko Dekretua, Nahitaezko Desjabetze Legearen Erregelamendua onartzen duena; 48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, Energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituena; eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena, goi-tentsioko lineak zuhaitz-eremuetatik igarotzeko berariazko aginduak ezartzen dituena.

Goi-tentsioko linea elektrikoetan hegazti-fauna talkatik eta elektrokuziotik babesteko neurriak ezartzen dituena abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua ere aplikatu beharrekoa da.

Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikatu beharrekoak diren gainerakoak oinarri hartuta, Industria Administrazioko Arabako lurralde ordezkariak

EBAZTEN DU:

1.– Aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU enpresari, Urkabustaiz udalerrian (Araba) «13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko aireko linearen eroalea berritzeko proiektua, «Urkabustaiz-Izarra Cto1», 170013680 zenbakiko «Landaberde» transformazio-zentro berrirako deribazioetan» izeneko instalazioarentzat.

2.– Deklaratzea baimentzen den instalazio elektrikoa onura publikokoa dela. Deklarazioak, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau ematen da 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

– Onartutako proiektuari jarraiki egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

– Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Arabako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.

– Ebazpen hau emateak ez dakar berekin udal edo probintzia mailako edo bestelako beharrezko obra-baimen edo -lizentziak lortu behar ez izatea, hau da, eskatzaileak nahitaez lortu beharko ditu beharrezko baimen horiek guztiak ere. Era berean, hirugarrenen eskubideak ezertan galarazi gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 5a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala