Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2022ko azaroaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4696

287/2022 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Kepa Xabier Ugalde Goñi jauna Txorierriko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren lanpostutik kentzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Abenduaren 2ko 476/2021 Ebazpenaren bidez, Kepa Xabier Ugalde Goñi jauna izendatu zuten Txorierriko Lehen Mailako Arretako Unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Kepa Xabier Ugalde Goñi jauna Txorierriko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren lanpostutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko irailaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Uribeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2022ko irailaren 15a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (170/2021 Ebazpena, martxoaren 30ekoa).

Langileen zuzendaria,

IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.


Azterketa dokumentala