Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2022ko azaroaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4691

1748/2022 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Sistiaga Lopetegui andrea Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza Unitateko (EOM Amara 4) Gainbegirale kargutik kendu egin den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

94/2019 Ebazpenaren bidez, María Sistiaga Lopetegui andrea Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza Unitateko (EOM Amara 4) Gainbegirale izendatu zuten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Sistiaga Lopetegui andrea Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza Unitateko (EOM Amara 4) Gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko irailaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko abuztuaren 25a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala