Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2022ko urriaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAUDIOKO UDALA
4659

IRAGARKIA, Laudioko zonakatze akustikoaren mapari eta zarata-mapari hasierako onespena emateari buruzkoa.

Denon ezaguerarako jakinarazten da jarraian azaltzen dela udal honetako alkate-udalburuaren 2022ko irailaren 23ko dekretu bidez 1638 zenbakiko ebazpena hartu dela, zeinaren xedapen-zatia honako hau baita:

«Lehenengoa.– Hasierako onespena ematea AAC Centro de Acústica Aplicada S.L. aholkularitza-enpresak Laudio udalerrian egindako Zonakatze Akustikoaren Mapari eta Zarata-Mapari, eta horrekin lotutako dokumentazioari.

Bigarrena.– Jendaurrean jartzea dokumentazio hori hilabeteko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, edozein pertsona fisiko edo juridikok dokumentazioa aztertu eta alegazioak epe horretan aurkez ditzan.

Hirugarrena.– Jendaurreko informazioaren emaitza ikusita, eta egindako alegazioei erantzun ondoren, Udalbatza honek behin betiko onespenari buruzko ebazpena emango du, eta onartu beharreko dokumentuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzara eta Arabako Foru Aldundira bidaliko ditu.»

Espedientea kontsultatu ahal izango da astelehenetik ostiralera, Herriko Plaza, z/g, 3. solairuko Hiri eta Landa Garapen Arloko bulegoetan, 08:00etatik 14:00etara.

Laudio, 2022ko irailaren 27a.

Alkate-udalburua,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.


Azterketa dokumentala