Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2022ko urriaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4652

IRAGARKIA, 2022ko urriaren 13koa, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetan 734.01 egikaritze-unitatea (II. fasea)» proiektua gauzatzeko desjabetze-espedienteari buruzkoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, erregistro-titularrekin ezin denez izapidetu A07 gisa identifikatutako finkaren nahitaezko desjabetze-espedientea, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea» proiektuaren exekuzioak ukitutakoa, espediente honen administrazio-egintzen bidez jakinarazten da.

Egintzen eduki osoa interesdunek eskuragarri izango dute Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean aipatutako interesdunak horren berri izan dezan, eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 13a.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala