Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2022ko urriaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4650

IRAGARKIA, 2022ko urriaren 14koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ondarroako portuan (Bizkaia) jabari publikoa okupatzeko administrazio-emakidaren eskaera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legeak arautzen ditu, besteak beste, portuko jabari publikoaren kudeaketa eta emakiden prozedura; beraz, legearen ondorioetarako, jendaurrean jartzen da honako eskaera hau:

– 00110/2022/OG espedientea.

– Eskatzailea: Frigorífica Santa Clara, S.A., egoitza Ondarroan duena (Bizkaia), Egidazu Kaia 15-16 C (CP 48700).

– Eskaeraren xedea: portuko jabari publikoa okupatzea hodiekin zangak egiteko eta metalezko egitura eta uhal garraiatzailea instalatzeko, izotz-fabrikako hozte-ura onartu eta bultzatzeko.

– Kokalekua: Ondarroa (Bizkaia).

Eta hori guztia argitara ematen da denek jakin dezaten, eta Bizkaiko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan eskabidea aztertu ahal izateko (Bilbon, Elkano 3).

Egoki iritzitako alegazioak aurkezteko hilabeteko epea ezartzen da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 14a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala