Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2022ko urriaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4649

EBAZPENA, 2022ko urriaren 13koa, Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baita «Bilbao-Donostia lineako 82+190 eta 82+230 kilometro-puntuen artean Meagako tunela konpontzeko eraikuntza-proiektua eguneratzea».

Tunelen inbentario-lanetan Meagako tunelean 2020an egindako ikuskapenek adierazten dute hainbat patologia daudela trazaduran zehar, hala nola hezetasunak, plataformako bigunak edo adreiluak edo harlangaitza hondatzea. 82+190 eta 82+230 KPen artean hautemandako horma pikoen deformazioak nabarmentzen dira, estaldura tunelaren barrualderantz lerratu dela identifikatu baita. Horrez gain, harlangaitzen arteko morteroa hondatuta dago edo ez dago.

Eremu horretako sostengua indartu nahi da, segurtasun-faktore nahikoa emateko eta galiboak material gurpildunaren zirkulaziorako egokiak direla bermatzeko.

2022ko martxoan, konponketa-proiektu bat idatzi zen, mantentze-bandako ordutegi murriztuan egin beharrekoa, trenbide-zerbitzuak eten gabe. Proiektu horretako obrak lizitatu ziren, eta lehiaketa esleitu gabe geratu zen. Ondoren, tunela sendotzeko proiektua eguneratzea erabaki da, trenbide-zerbitzua etetearekin bateragarria izan dadin, Bilbao-Donostia lineako 79/036 KPan Urolaren itsasadarraren gaineko zubia sendotzeko obretan.

Proiektuaren barruan sartzen da Meagako tunelaren (Getaria) 45 m inguruko zati bat sendotzea.

Gauzatze materialaren aurrekontua hirurehun eta hogeita zazpi mila ehun eta berrogeita hamabi euro eta hogeita lau zentimokoa (327.152,24) da.

Kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua, industria-mozkinaren % 6 eta gastu orokorren % 16 gehituta, 399.125,73 eurokoa da.

«Bilbao-Donostia lineako 82+190 eta 82+230 kilometro-puntuen artean Meagako tunela (Getaria) konpontzeko eraikuntza-proiektua eguneratzeko» obren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, % 21eko BEZa gehituta, laurehun eta laurogeita bi mila bederatziehun eta berrogeita bi euro eta hamahiru zentimokoa (482.942,13) da.

Obrak egiteko, bost (5) asteko epea aurreikusten da.

Euskal Trenbide Sarearen (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dutenez, proiektuak bat egiten du proiektuaren xedearekin, zeinak barne hartzen baititu Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 9ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132 artikuluetan (1098/2001 ED, urriaren 12koa) adierazitako dokumentuak, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren eta nahikoak diren alderdiak jasotzen baititu; beraz, aldeko txostena eman dute.

Organo honek eskumena dauka Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko, organo horrek Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez eskuordetuta.

Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

«Bilbao-Donostia lineako 82+190 eta 82+230 kilometro-puntuen artean Meagako tunela konpontzeko eraikuntza-proiektuaren eguneraketa» onartzea. Proiektu horrek Meagako tunelaren (Getaria) 45 m inguruko zati bat indartzea hartzen du barne, eta horren bidez inguru horretako sostengua indartu nahi da, segurtasun-faktore nahikoa emateko eta galiboak material gurpildunaren zirkulaziorako egokiak direla bermatzeko. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, laurehun eta laurogeita bi mila bederatziehun eta berrogeita bi euro eta hamahiru zentimokoa da (482.942,13) eta obrak egiteko epea bost (5) astekoa da.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; idazkia organo honi edo Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, 2 hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan; nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egin ahal izango dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Guztiek jakin dezaten ematen da argitara hau.

Bilbao, 2022ko urriaren, 13a.

Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala